jueves, 15 de septiembre de 2011

“INMERSIONES 2011” DEIALDIA


INMERSIONES 2011
[ARTEA, HIRIA, NATURA]

OINARRITZEAK:

Inmersiones” dispositibotik irudimena eta artea uztartu nahi ditugu gure hiriek bizi dituzten gertaera, problematika, paradigma eta proiektu handiekin. Hori dela eta, Inmersionesko ekitaldi honetarako gure helburua izango da hainbat ekintza ideiatu eta abian jartzea –partaidetzako, gizarteko eta elkar sortzezko ikuspegitik–, zeinak lotuko diren natura, ekologismo, ingurumen eta abarrekin zerikusia duten jarduera eta eztabaida publikoekin. Gasteizen egingo dira, 2012an “Europako Hiriburu Berdea” izendatu duten hirian, alegia.
 
Gizakiaren, landareen eta animalien ezaugarri sistemikoei buruz lan bat egiten duten, eta EAEko tokietan elkarri eragiteko eta euren proiektuak ingeniariekin, biologoekin, arkitektoekin, historialariekin eta pentsamenduaren eta ikerketaren gainerako arloekin moldatzeko prest dauden sortzaile, bitartekari, ikerlari, ekintzari eta kolektiboen bila gabiltza, komunitateei begira dauden lanak sortze aldera, aldaketa sozio-ekologikoa eta politiko-ekonomikoa sustatuz. Lan gehien horien muin kontzeptuala izan beharko da elkarguneak bilatzea ekologia eta bizitzaren, partaidetza komunitarioaren, elkarrizketaren eta komunikazioaren artean.
 
Halaber, Inmersiones 2011 lankidetzan eraikitzen joango da, “work in progress” filosofia pean, Amarika Asanbladak hautatutako eragileek eurek proposatutako kolektiboan egiteko diseinu, koordinazio eta produkzio lanetatik abiatuta, Inmersionesko ekitaldi honen “talde eragilearen” parte izateko.


NOLA HARTU PARTE:
-“Talde eragilearen” kide izanik. Inmersionesko aurreko ekitaldietan (2008, 2009, 2010) parte hartu duten lau pertsona eta betekizun hori betetzen ez duten beste lau hautatuko dira. Talde eragilearen eginkizun izango da Inmersiones 2011rekin zerikusia duten materialak sortzea proposatutako gaiarekin: “Artea, hiria, natura”. Helburu horrekin hautatuek bere gain hartuko dute Gasteizen 2011ko urrian lau egunez egingo den laborategi-lantegian parte hartzeko, eta Inmersiones 2011rako dagoeneko zehaztuta dauden bi jardueretan (“Eragileen biltzarra” eta “Dossierren erakusketa”) epaimahaikide izateko konpromisoa. Jarduera horiek egiteko datak denen artean adostuko dira.
Kide bakoitzak 600 euro jasoko du (zergak barne), lanaren ordainetan.
-Eragileen biltzarreko kide izanik (sortzaileak, ikerlariak eta bitartekariak, eta ekintzariak. Talde eragileak hamar eragile hautatuko du, horien lanak zerikusia izan behar duena Inmersiones 2011ko gaiarekin. Eragile horiek bere gain hartzen dute euren lana aurkezteko konpromisoa abenduko egun batean Gasteizko Amarika aretoan. Talde eragileak jarriko du eguna.
Hautatutako eragile bakoitzak 300 euro jasoko du, lanaren ordainetan.
-Dossierren erakusketako kide izanik. Talde eragileak eragileen (sortzaile, ikertzaile, bitartekari eta ekintzariak) 20 dossier hautatuko ditu, horien lanak zerikusia izan behar duena Inmersiones 2011ko gaiarekin. Eragile horiek dossier bana lagako dute Gasteizko Amarika aretoan erakusteko 2010eko abenduan.
Hautatutako eragile bakoitzak 100 euro jasoko du, dossierra lagatzeagatik ordainetan.
 
NOIZ ETA NOLA HARTU PARTE.
EAEn eta Nafarroan jaio, bizi, ikasi edo lan egiten duten kultura, gizarte eta arte eragileei begira dago (sortzaile, ikerlari, bitartekari eta ekintzariak) Inmersiones 2011. Partaide guztiek lotura hori egiaztatzen duen agiriaren kopia aurkeztu beharko dute (NANa, errolda egiaztagiria, ikasle txartela edo antzekoa), bai eta honekin batera doan inskripzio orria ere, behar bezala beteta.
Eta gainera:
-“Talde eragilearen” kide izan baduzu
Bidal iezaguzu zure curriculuma (3.000 karaktere zuriuneak barne, Word formatuan) urriaren 15a baino lehen, proposatutako gaiarekin duzun motibazioa edota zerikusia azaltzen duen testua (3.000 karaktere, Word formatuan) eta zure lanaren bost irudi (JPG, RGB, 72 ppp) helbide honetara: inmersiones2011@gmail.com.


-Sortzaile, ikerlari eta bitartekarien biltzarrean parte hartu nahi baduzu
Bidal iezaguzu zure curriculuma (3.000 karaktere zuriuneak barne, Word formatuan) urriaren 15a baino lehen, proposatutako gaiarekin duzun motibazioa edota zerikusia azaltzen duen testua (3.000 karaktere, Word formatuan) eta zure lanaren bost irudi (JPG, RGB, 72 ppp) helbide honetara: inmersiones2011@gmail.com.
-Dossierren erakusketan parte hartu nahi baduzu
Bidal iezaguzu urriaren 15a baino lehen, proposatutako gaiari buruzko dossier idatzia Gasteizko 684 zenbakiko posta kutxara. Onartuko den neurririk handiena DINA3 izango da.
Aurkeztutako dossierrak ez dira itzuliko, kontsulta publikorako arte eta naturari buruzko artxibo baten parte izango direlako.




No hay comentarios:

Publicar un comentario