INMERSIONES
2011
OINARRITZEAK:
“Inmersiones”
dispositibotik irudimena eta artea uztartu nahi ditugu gure hiriek
bizi dituzten gertaera, problematika, paradigma eta proiektu
handiekin. Hori
dela eta, Inmersionesko ekitaldi honetarako gure helburua izango da
hainbat ekintza ideiatu eta abian jartzea –partaidetzako, gizarteko
eta elkar sortzezko ikuspegitik–, zeinak lotuko diren natura,
ekologismo, ingurumen eta abarrekin zerikusia duten jarduera eta
eztabaida publikoekin. Gasteizen egingo dira, 2012an “Europako
Hiriburu Berdea” izendatu duten hirian, alegia.
Gizakiaren,
landareen eta animalien ezaugarri sistemikoei buruz lan bat egiten
duten, eta EAEko tokietan elkarri eragiteko eta euren proiektuak
ingeniariekin, biologoekin, arkitektoekin, historialariekin eta
pentsamenduaren eta ikerketaren gainerako arloekin moldatzeko prest
dauden sortzaile, bitartekari, ikerlari, ekintzari eta kolektiboen
bila gabiltza, komunitateei begira dauden lanak sortze aldera,
aldaketa sozio-ekologikoa eta politiko-ekonomikoa sustatuz.
Lan gehien
horien muin kontzeptuala izan beharko da elkarguneak bilatzea
ekologia eta bizitzaren, partaidetza komunitarioaren, elkarrizketaren
eta komunikazioaren artean.
Halaber,
Inmersiones 2011 lankidetzan eraikitzen joango da, “work in
progress” filosofia pean, Amarika Asanbladak hautatutako eragileek
eurek proposatutako kolektiboan egiteko diseinu, koordinazio eta
produkzio lanetatik abiatuta, Inmersionesko ekitaldi honen “talde
eragilearen” parte izateko.